Maiatzak 10, ostirala


19:30

'Oihenartez' poesia musikatua

Karrikiri Elkartea, Iruñea | Poesia

Oihenartez Allande Oihenarten poesia musikatua eta kantatua antolatu du Karrikirik. BiBi bikotea Pantxis Bidart eta Monsieru Gadourekin. Arratsaldeko 19:30ean Karrikirin.

'Oihenartez' poesia musikatua Karrikiri Elkartea

Oihenartez Allande Oihenarten poesia musikatua eta kantatua antolatu du Karrikirik. BiBi bikotea Pantxis Bidart eta Monsieru Gadourekin.

Arratsaldeko 19:30ean Karrikirin.


21:00

Euskararen Udaberria: Bertso afaria

Bilkupe Elkartea, Iruñea | Bertso afaria

Bertso afaria antolatu dute Bikupe Elkartean iluntzeko 21:00etan. Amets Arzallus, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina bertsolariek parte hartuko dute. Izena aldez aurretik eman behar da 012ra deituz, 15 euroan.

Euskararen Udaberria: Bertso afaria Bilkupe Elkartea

Bertso afaria antolatu dute Bikupe Elkartean iluntzeko 21:00etan. Amets Arzallus, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina bertsolariek parte hartuko dute.

Izena aldez aurretik eman behar da 012ra deituz, 15 euroan.


Maiatzak 11, larunbata


12:00

'Itsasmina' dokumental eta dantza ikuskizuna

Golem Baiona, Iruñea | Zinea

Itsasmina obra artistiko bat baino askoz gehiago da; testigantza emozional bat da, kostaldeko portu bateko bizitzaren funtsa bera aztertzen duena. Dokumentala eta koreografia uztartuz, ekoizpenak itsas historiaren eta kulturaren sakonean murgiltzera gonbidatzen du publikoa. Iruñeko Golem Baiona zinemetan egingo dute aurkezpeana eguerdiko 12:00etan.

'Itsasmina' dokumental eta dantza ikuskizuna Golem Baiona

Itsasmina obra artistiko bat baino askoz gehiago da; testigantza emozional bat da, kostaldeko portu bateko bizitzaren funtsa bera aztertzen duena. Dokumentala eta koreografia uztartuz, ekoizpenak itsas historiaren eta kulturaren sakonean murgiltzera gonbidatzen du publikoa.

Iruñeko Golem Baiona zinemetan egingo dute aurkezpeana eguerdiko 12:00etan.


12:30

Arrotxapeako independentzia eguna

Errotaberri, Iruñerria

Arrotxapeako independentzia eguna antolatu dute Errotaberri elkartean. Egun osoko egitarau antolatu dute eta bazkalostean hiru euroren truke Naroak, Baizera! eta DJ Pibikens izango dira kontzertuan.

Arrotxapeako independentzia eguna Errotaberri

Arrotxapeako independentzia eguna antolatu dute Errotaberri elkartean. Egun osoko egitarau antolatu dute eta bazkalostean hiru euroren truke Naroak, Baizera! eta DJ Pibikens izango dira kontzertuan.


Maiatzak 12, igandea


11:00

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

San Frantzisko eskola publikoan, Iruñea | Pastorala

Julia Fernandez Zabaleta Pastorala sortu du Zaldiko Maldikok eta bi egunetan taularatuko dute San Frantzisko eskolan, maiatzaren 4an arratsaldeko 17:00etan izanen da eta maiatzaren 12an goizeko 11:00etan. Sarrerak salgai apirilaren 16tik aitzina, Iruñeko Karrikiri dendan.

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta San Frantzisko eskola publikoan

Julia Fernandez Zabaleta Pastorala sortu du Zaldiko Maldikok eta bi egunetan taularatuko dute San Frantzisko eskolan, maiatzaren 4an arratsaldeko 17:00etan izanen da eta maiatzaren 12an goizeko 11:00etan.

Sarrerak salgai apirilaren 16tik aitzina, Iruñeko Karrikiri dendan.


Maiatzak 14, asteartea


19:30

'Txoria hodei artean' liburu aurkezpena

Karrikiri Elkartea, Iruñea | Liburu aurkezpena

ETBk 40 urte ditu, ondo beteak, gainera. Liburu honetan, lau hamarkadako ibilbide horren ikuspegi zabala eskaintzen du Urtzi Urkizu kazetariak: telebista ezerezetik sortu zen “garai heroikoetatik” gaur egungo erronketara, adimen artifiziala kasu. Ikuspegi zabal horrek dokumentaziolan sendoa du oinarri, baina batez ere egileak hainbat aritu eta adituri egin dien elkarrizketa sorta oparoa. Miren Mindegiak gidatuko du solasaldia eta Urkizuk berak egingo du liburu aurkezpena. Arratsaldeko 19:30ean izanen da Karrikirin.

'Txoria hodei artean' liburu aurkezpena Karrikiri Elkartea

ETBk 40 urte ditu, ondo beteak, gainera. Liburu honetan, lau hamarkadako ibilbide horren ikuspegi zabala eskaintzen du Urtzi Urkizu kazetariak: telebista ezerezetik sortu zen “garai heroikoetatik” gaur egungo erronketara, adimen artifiziala kasu. Ikuspegi zabal horrek dokumentaziolan sendoa du oinarri, baina batez ere egileak hainbat aritu eta adituri egin dien elkarrizketa sorta oparoa.

Miren Mindegiak gidatuko du solasaldia eta Urkizuk berak egingo du liburu aurkezpena. Arratsaldeko 19:30ean izanen da Karrikirin.


Maiatzak 16, osteguna


21:00

Bertso afaria Igor Elortza eta Unai Iturriagarekin

Irrintzi peña, Iruñea | Bertso afaria

Bertso afaria antolatu du Irrintzi peñak maiatzaren 16an eta Igor Elortza eta Unai Iturriaga dira saioko bertsolariak. Iluntzeko 21:00etan hasiko da saioa eta sarrerak 20 euroan eskuratu daitezke. Bazkide bakoitzak hiru lagun gehiago apuntatu ditzake eta ordainketa peñan bertan egin behar da maiatzaren 12a baino lehen. Izen ematea WhatsApp bidez egingo da: 606 04 51 57

Bertso afaria Igor Elortza eta Unai Iturriagarekin Irrintzi peña

Bertso afaria antolatu du Irrintzi peñak maiatzaren 16an eta Igor Elortza eta Unai Iturriaga dira saioko bertsolariak.

Iluntzeko 21:00etan hasiko da saioa eta sarrerak 20 euroan eskuratu daitezke. Bazkide bakoitzak hiru lagun gehiago apuntatu ditzake eta ordainketa peñan bertan egin behar da maiatzaren 12a baino lehen. Izen ematea WhatsApp bidez egingo da: 606 04 51 57


Maiatzak 17, ostirala


19:00

Plazara: Euskara erdigunera kooperatibaren aurkezpena

Laba gunea, Iruñea

Plazara: Euskara erdigunera kooperatibaren aurkezpena egingo dute Laban arratsaldeko 19:00etan, Karrikirik antolatuta. Irati Fernandez, Eneko Gorri eta Xan Airek egingo dute aurkezpena. 

Plazara: Euskara erdigunera kooperatibaren aurkezpena Laba gunea

Plazara: Euskara erdigunera kooperatibaren aurkezpena egingo dute Laban arratsaldeko 19:00etan, Karrikirik antolatuta. Irati Fernandez, Eneko Gorri eta Xan Airek egingo dute aurkezpena. 


Maiatzak 18, larunbata


10:15

Eguesibarko Euskaren Eguna

Badostain, Iruñea | Euskararen Eguna

Tortilla eta bideo lehiaketa, gazteentzako herri kirolak, buztina eta talo tailerrak, helduentzako umorezko bakarrizketa eta kontzertuak antolatu dituzte Badostainen Eguesibarko Euskararen Eguna ospatzeko.

Eguesibarko Euskaren Eguna Badostain

Tortilla eta bideo lehiaketa, gazteentzako herri kirolak, buztina eta talo tailerrak, helduentzako umorezko bakarrizketa eta kontzertuak antolatu dituzte Badostainen Eguesibarko Euskararen Eguna ospatzeko.


Maiatzak 19, igandea


19:00

Ruper Ordorika: Bakarka II

Baluarte, Iruñea | Kontzertua

Bakarka II lana aurkezteko kontzertua egingo du Ruper Ordorikak Baluarten, Karrikirin antolatuta. Igandearekin, arratsaldeko 19:00etan izango da emanaldia.

Ruper Ordorika: Bakarka II Baluarte

Bakarka II lana aurkezteko kontzertua egingo du Ruper Ordorikak Baluarten, Karrikirin antolatuta. Igandearekin, arratsaldeko 19:00etan izango da emanaldia.


Maiatzak 21, asteartea


19:30

Liburu aurkezpena: 'Gerezi-denbora'

Karrikiri Elkartea, Iruñea | Liburu aurkezpena

Amaia Apalauzak itzuli du Gerezi-denbora eleberria eta Aroa Uharte izango du lagun liburuaren aurkezpenean. Karrikiri elkartean izanen da aurkezpena arratsaldeko 19:30ean.

Liburu aurkezpena: 'Gerezi-denbora' Karrikiri Elkartea

Amaia Apalauzak itzuli du Gerezi-denbora eleberria eta Aroa Uharte izango du lagun liburuaren aurkezpenean. Karrikiri elkartean izanen da aurkezpena arratsaldeko 19:30ean.


Maiatzak 16, osteguna


19:00
19:00

Nafarroako Ekonomia Solidarioaren XVII. jardunaldiak

Katakrak, Iruñea | Jardunaldia

REAS Nafarroatik, Ekonomia Solidarioaren XVII. jardunaldiak aurkeztu dituzte. 60 erakundek baino gehiagok osatutako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak antolatu ditu maiatzaren 16tik 24ra. Kontsultatu hemen egitarau osoa.

Nafarroako Ekonomia Solidarioaren XVII. jardunaldiak Katakrak

REAS Nafarroatik, Ekonomia Solidarioaren XVII. jardunaldiak aurkeztu dituzte. 60 erakundek baino gehiagok osatutako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak antolatu ditu maiatzaren 16tik 24ra.

Kontsultatu hemen egitarau osoa.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»